Ekonomia -

Lan-gatazka

Renfeko makinistek hirugarren greba eguna dute gaur

Hala, grebalariek beste hiru egunerako ere deitu dituzte lanuzteak: ekainaren 24an, 29an eta uztailaren 1ean.

Renfeko makinistek hirugarren greba eguna dute gaur.Argazkia: Efe
Renfeko makinistek hirugarren greba eguna dute gaur.
Renfeko makinistek hirugarren greba eguna dute gaur.Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Semaf tren makinisten sindikatuak gaurko 24 orduko lanuzteari eustea erabaki du atzo Renferen zuzendaritzarekin egindako bilera akordiorik lortu gabe amaitu ostean.

Semafeko iturrietatik azaldu dutenez, enpresak "bere jarrerari eusten dio", eta "ez du proposamenik" aurkeztu aurrera egiteko, ia lau ordu iraun zuen bileran.

"Ez digute eskatzen dugun ezer eman", gaineratu dute, eta "gatazkarekin aurrera jarraitzera behartuta" daudela. Oraingoz ez dute beste hitzordurik jarri.

Renfek, berriz, adierazi du elkarrizketarako prest dagoela oraindik, eta sindikatuek bilera gehiago egitea espero duela, desadostasunak eta grebak bere horretan jarraitzen duten arren.

Espainiako Sustapen Ministerioak % 75eko zerbitzu minimoa ezarri du aldirikoetan, ordu jendetsuenetan, eta % 50ekoa gainontzean.

Ekainaren 10ean eta 12an egindako lanuzteek 300.000 bidaiariri eragin zieten, aldirien erabiltzaileei bereziki.

Gaurko eta ekainaren 16rako aurreikusitako greba egunez gain, makinistek beste hiru egunerako deitu dituzte lanuzteak: ekainaren 24an, 29an eta uztailaren 1ean.

Semafek uste du konpainiak ez duela berme nahikoa eskaintzen itundutako enplegu plana betetzeko, eta ez duela merkantziak trenez garraiatzeko apustua egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana berriak Espainia argazkiak Albisteak Renfe albisteak