Ekonomia -
Bizkaian
Auzitegiak nahitakoa jo du Virtisu enpresaren hartzekodunen konkurtsoa
26 milioi euroko isuna eta bost urteko desgaikuntza ezarri dizkio epaileak Jofel Industrial Bizkaiko enpresari.
agentziak | erredakzioa
26 milioi euroko isuna ezarri dio Bilboko 2. Epaitegiak Virtisu enpresa bizkaitarraren jabeari (Jofel Industrial) hartzekodunen konkurtsoa nahita egiteagatik, ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenez.
Gueñes eta Zalla artean kokatuta zegoen tisu paperen enpresa ekoizleak 2012an aurkeztu zuen 100 bat langileri eragin zien hartzekodunen konkurtsoa. ELA sindikatuaren arabera, "langileak bakarrik utzi zituzten hilabeteetan soldatak jaso barik".
Auzitegiak emandako epaiaren aurka errekurtsoa jartzerik badagoela eta, halaber, Jofel Industriali bost urteko desgaikuntza ezarri diola azaldu du ELAk.
"Langileei, gainerako hartzekodunei eta administrazio publikoari eta epaitegiei engainatzeko" hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zutela frogatutzat jo duela eta beraz epaileak arrazoia eman diela uste du sindikatuak.