Ekonomia -

Zirkulazio arazoak

Frantziako lan erreformaren kontrako protesta,Biarritzeko ordainlekuan

Lan erreformaren kontrakoek kamioien pasabidea eragotzi diete.

Frantziako lan erreformaren kontrakoek protesta egin dute Biarritzeko ordainlekuan. Argazkia: EiTB
Frantziako lan erreformaren kontrakoek protesta egin dute Biarritzeko ordainlekuan. Argazkia: EiTB
Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute lan erreformaren kontrako protestan

1:06

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurkoa goiz korapilatsua izan da Iparraldeko errepideetan; izan ere, Frantziako Poliziak Biriatun ezarritako segurtasun neurriengatik sortu diren auto-ilara luzeez gain, Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekuan egindako protestagatik zirkulazio arazoak izan dira puntu horretan.

Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute eta kamioei pasabidea eragotzi diete hainbat orduz.

Autoek, berriz, ez dute ordainsaria ordaindu behar izan.

Franck Dolosor EiTBko kazetariak haren Twitter kontuan kontatu duenez, 2.000 lagun atera dira kalera Baionan lan erreformaren kontra.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea Iparraldea albisteak Frantzia berriak Baionako argazkiak Biarritz albisteak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zuberoa albisteak Lapurdiko azken ordua Nafarroa Behereko azken ordukoa Frantziako Gobernua gaur