Ekonomia -
Espainiako Estatua
Zor publikoak goia jo du BPGaren % 100,5era iritsita
Zorra ia 1,1 bilioi eurokoa da. Horren % 74,4 administrazio zentralarena da; % 24,3, erkidegoena; % 3,2, udalena; eta Gizarte Segurantzak % 1,3ko balantze positiboa izan du.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Estatuko administrazio publikoen zorra 1,095 bilioi eurokoa zen urteko lehenengo hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinaren % 100,5ekoa, 2015eko amaieratik 22.969 milioi euro gehiago pilatu ostean, Espainiako Bankuak gaur jakitera eman duenez.
Hain zuzen ere, zor publiko osoaren % 74,4 (810.066 milioi euro) administrazio zentralarena da; % 24,3 (264.174 milioi euro), erkidegoena; % 3,2 (35.083 milioi euro), udalena; eta Gizarte Segurantzak % 1,3ko (14.184 milioi euro) balantze positiboa izan du.
Bigarren aldiz da zor publikoa BPGaren % 100a baino handiagoa, 1995ean Espainiako Bankua datuak biltzen hasi zenetik. Duela urtebete, 2015eko lehenengo hiruhilekoan gainditu zuen lehenengoz, % 100,2ra iritsi baitzen.