Ekonomia -
EREaren ostean
Sanzen Gobernuak lanpostuak bilatuko dizkie Gamesako kaleratuei
Miguel Sanz Foru Gobernuko presidenteak iragarri du Gameasak dituen beste fabrika batzuetan eta Altsasuko berrindustrializazio proiektuetan jarri nahi dituztela.
Erredakzioa
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren presidenteak iragarri du Foru Gobernuak Gamesako 150 kaleratuei beste lan bat eman nahi diela enpresak dituen beste fabrika batzuetan, Agoitzekoan bereziki, eta gainerakoak Altsasuko berrindustrializazio proiektuetan.
Sanzek esan du Nafarroako Gobernua Altsasuko plantan 150 kaleratze ekarri dituen erregulazio espedientearen kontra dagoela, baina ez duela sentitzen Espainiako Gobernua, EREa onartzean, haien gainetik pasa dela, Lan Ministerioaren eskumena delako.
Dena dela, Gamesarekin "harreman ona" dutela zehaztu du, izan ere, Nafarroan enpresa "handietako bat" da lanaren sorkuntzan eta zergen ordainketan. Gainera, "beti" eduki omen du "konpromisoa" Nafarroarekin, eta erregulazio espedientearen eragina arinduko duen esperantza agertu du.
"Badakigu ekimen batzuk abiarazi dituztela", adierazi du Sanzek eta gaineratu du 150 kaleratuei lana eman nahi diela, 90 Gamesaren beste fabrika batzuetan eta gainerakoei Altsasuko berrindustrializazio proiektuetan.