Ekonomia -
Burtsen irekiera
Ibex 35 % 3,68 jaitsi da
Igoera historikoa izan zuen atzo eta % 14tik gora igo zen adierazlea eta egun bakar batean aurreko astean galdutako guztia berreskuratu zuen.
Erredakzioa
% 3,68ko beherakada handiarekin hasi du saioa Madrileko Burtsak eta Ibex indizea 9.970,9 puntutan kokatu da.
Bankuen eta eraikuntza sektorearen erortzea ezaugarri duen egunean, inbertitzaileek atzo lortutako irabaziak biltzen ari dira.
Goizeko 9:00etako jaitsierak honakoei eragin die bereziki: Telecinco (-% 4,75), Bankinter (-% 4,32), Banco Santander (-% 4), Banco Popular (-% 3,54), BBVA (-% 3,37), Banesto (-% 3,80) y Telefonica (-% 2,69).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea