Ekonomia -

Irregulartasunak

Venezuelak Movistar salatuko du maulagatik

Agintariek esan dute Movistarrek erabiltzaileei adierazi gabe tarifak etengabe igotzen dituztela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblada Nazionalak Movistar, Telefonica espainiarraren filiala, salatuko du ustezko maula delituagatik, fakturazioan irregulartasuna izateagatik eta zerbitzu kaxkarragatik. Horrela adierazi du Angel Landaeta Venezuelako diputatuak.

"Movistarrek erabiltzaileei ezer esan gabe tarifak etengabe igotzen ditu eta neurri horrekin Pertsonen Zerbitzuetarako eta Ondasunetarako Sarbidearen Babeserako Legea urratzen dute", esan du Landaetak, Venezuelako Asanblada Nazionaleko Zerbitzu Publikoen Azpibatzordeko presidenteak.

Landaetak adierazi du Asanblada Nazionalak enpresari buruzko hainbat salaketa jaso ditu: fakturazioan irregulartasunak, hileko kontsumoaren epe-betetzea eta komunikazioa hasi aurretik minutuak kobratzea, besteak beste. Herrialdeko hirugarren telefono konpainiak , Digitel, falta berdinengatik salatuko dute. Telefono mugikorren merkatua oso errentagarria da Venezuelan. 2009ko lehen hiruhilekoaren amaieran, zerbitzuaren barrentzea ehuneko 98,96koa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea