Ekonomia -

Apirileko datuak

% 65 langile gutxiagori eragiten diete Lan Erregulazioko Txostenek

2009ko urtarriletik, 1.098 enpresak gainditu dute beraien espedientea etam horrenbestez, 33.327 langilek lanpostua berreskuratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak 149 lan-erregulazioko espediente onartu ditu eta 2.731 langileei eragin diete, 2009ko apirilean baino % 65 gutxiagori.

Hain zuzen, iaz 7.815 langile kaltetu zituzten 278 espediente onartu zituzten. Lan Erregulazio Txostenak, beraz, % 46 jaitsi dira.

Eusko Jaurlaritzak onartutako 149 espedienteetako 133 enpresa zuzendaritzaren zein batzordearen babesa zuten.

Apirilaren 30eko datuen arabera, Euskadiko 29.873 langileri soldata edo lana kendu zieten eta horietako 15.604 lagunek bigarren espedienteari aurre egin behar zieten. Aurreko hilabetean, Exekutiboak 75 enpresen bigarren txostena eta beste 74ren lehena erabaki zituen.

Onartutako espedienteei dagokionez, 137 txosten soldata kentzekoak ziren (2.606 langile kaltetu), 4 lanaldi murrizketakoak (30 langile) eta 8 lana kentzekoak (95 langile). 2009ko urtarriletik, 1.098 enpresek gainditu dute beraien espedientea eta horrenbestez, 33.327 langilek bere lanpostua berreskuratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea