Ekonomia -

2015eko datuak

EAE eta Nafarroa, etxeko gastu handiena duten erkidegoen artean

EAEko biztanleek ia 14.000 euro gastatu zituzten 2015ean, eta zerrendaren lehen postuan dira. Nafarrak hirugarren daude, batez beste 12.600 euroko gastuarekin.

Etxetik kanpo gehiago bazkaldu omen genuen iaz. EiTB
Euskadi familien gastuaren buru da, urtean 33.318 eurorekin

1:13

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Estatuko erkidegoen artean, Euskadi da etxeko gastu handiena duena. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE, gaztelerazko sigletan) gaur emandako datuen arabera, iaz batez beste 13.997 euro gastatu zituen EAEko herritar bakoitzak. Nafarrak zerrendako hirugarrenak dira, madrildarren atzetik. Batez beste 12.656 euro gastatu zituzten nafarrek.

Hala, EAEko batez bestekoa Estatukoa baino % 27,7 handiagoa izan zen, etxeko aurrekontuen inguruko inkestaren arabera.

Estatuko datuei dagokienez, batez besteko gastua 10.970 eurokoa izan zen. Krisia hasi zenetik, 2008tik, indize honek izan duen igoerarik handiena izan da 2015ekoa, eta azken urteetako kopurutik altuena.

Hotel, kafetegi eta jatetxeen alorrean igo zen gastua, etxetik kanpo janari eta edari gehiago kontsumitu zirelako. Garraio, etxebizitza, ura, argindarra eta erregaien alorrean, berriz, behera egin zuen gastuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE Espainia Ekonomia Eguneko albisteak