Ekonomia -

Esleipena

Napoliko metroko hainbat unitate egingo ditu CAFek 98 milioiren truke

Erresuma Batuan 1.000 milioi pasatxoko kontratuak erdietsi ditu Beasaingo enpresak aurten.

CAFek Bariko hiriarentzat egindako trenetako bat. CAF
CAFek Bariko hiriarentzat egindako trenetako bat. CAF
CAFek Bariko hiriarentzat egindako trenetako bat. CAF

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF euskal enpresak Napoliko (Italia) metroko sei kotxeko 10 unitate egingo ditu sei urtean, epe horretan beste 10 unitate egiteko aukerarekin. Beasainen egoitza duen konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, 98 milioi euroko kontratua da sinatutakoa.

Tren fabrikatzailearen esanetan, azken belaunaldiko trenak izango dira Napoliko horiek, eta era horretako ibilgailuetako teknologia aurreratuena izango dute.

Italiako hegoaldean biztanle gehien duen hiria da Napoli; metropoli eremuan, hiru milioi pertsona bizi dira. Metro-sareak ANM enpresak (Azienda Napoletana Mobilita, Udalaren menpekoa) kudeatutako bi linea ditu (1 eta 6).

Konpainiak nabarmendu duenez, "azken urteotan Italian duen presentzia handitu" du CAFek, eta ibilgailuen eta zerbitzuen gama zabala du abian. Erromako metroko hornitzaile nagusietako bat da (71 unitate ekoitzi ditu 2002tik). Horrez gain, 12 tren elektriko egin ditu Triesteko iparraldeko eskualderako, baita Bari eskualderako beste bost unitate eta Sardinia eskualdeko lineetarako 8 diesel-tren ere. Azkenik, Milango metroarekin kontratua sinatu du 250 bogie hornitzeko.

2016an kontratu "garrantzitsuak" sinatu ditu CAFek Europan. Garrantzitsuenak Erresuma Batuan lortu ditu, Arriva eta First Group operadoreekin. Guztira, 1.000 milioi euroko balioa duten kontratuak eskuratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak CAF argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Beasain albisteak Eguneko albisteak Italiako albisteak Industria albisteak