Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Defizita murrizteko neurriak azaltzen ari da Zapatero

Kontu publikoak bideratzeko eta 2013an defizita % 3ko mailatik gertu uzteko Espainiak duen gaitasuna erakutsi beharko dio Gobernuak Bruselari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea agerraldia egiten ari da Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran, defizita murrizteko Gobernu sozialistaren plana azaltzeko. Plan horrekin, aurten % 0,5 (5.000 miloi euro) murriztu behar dute defizita, eta 2011an % 1 (10.000 milioi euro).

Murrizketa hauekin, Espainiak kontu publikoak bideratzeko eta 2013an defizita % 3ko mailatik gertu uzteko duen gaitasuna erakutsi beharko du Gobernuak Bruselan.

Aurreikusi daitekeenez, Zapaterok neurri zehatzak aurkeztuko ditu diputatuen aurrean Brusela asebetetzeko. Elena Salgado Ekonomia ministroak "gastua murrizteko sasoia" dela aurreratu du.

Ildo horretan, zergak igotzeko, ume-txekea bertan behera uzteko edo langile publikoen soldatak izozteko aukeraren aurrean Gobernuak isiltasuna mantendu du.

Jose Antonio Alonso Kongresuko bozeramaile sozialistaren hitzetan, presidenteak nazioaren ahalegina eskatuko du krisiari aurre egiteko.

Astearte honetan, Zapatero erreforma hauei buruz aritu da Barack Obama AEBetako presidentarekin, telefonoz izandako solasaldian.

Rajoy

Bestalde, popularrek ez dute Zapateroren Exekutiboari egindako kritikei atsedena emateko asmoa eta bihar Mariano Rajoyk Espainiaren egoera ekonomiko larriaren aurrean erantzukizuna eskatuko dio Zapaterori. Ildo horretan, "benetako eta ganorazko" herstura plan "sinesgarria" eskatuko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea