Ekonomia -

Elkarrizketa telefonoz

Neurri ekonomikoak hartzeko eskatu dio Obamak Zapaterori

Hain justu, Zapaterok agerraldia egingo du gaur Kongresuan, defizitari aurre egiteko neurriak azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin hitz egin du gaur telefonoz, eta Espainian egin beharreko erreforma ekonomikoak izan dituzte hizpide.

Robert Gibbs Etxe Zuriko bozeramaileak azaldu duenez, "presidenteak Zapatero Espainiako Gobernuko buruzagiarekin hitz egin du goizean. Zapaterok erreformak aurkeztuko ditu Parlamentuan, bihar, uste dut".

Etxe Zuriak esan duenez, deia goizean egin dute eta 20 minutuko iraupena izan du.

Gibbsek ez du elkarrizketaren xehetasunik eman izan nahi, baina Espainiak "dituen arazoak direla-eta erreformak egin behar ditu, eta horretan lanean hasi da bertako lehen ministroa", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea