Ekonomia -
Saioaren irekiera
Ibex 35 % 0,97 jaitsi da
Asteleheneko igoera historikoaren ostean, Espainiako adierazleak atzo abiatutako beherakadari eutsi dio eta Repsol YPF bakarrik igo egin da, % 0,03, hain justu.
Erredakzioa
Madrileko Burtsak % 0,97 behera egin du saioaren hasieran eta 9.911,8 puntutan kokatu da adierazlea.
Asteleheneko igoera historikoaren ostean, Espainiako adierazleak atzo abiatutako beherakadari eutsi dio eta Repsol YPF bakarrik igo egin da, % 0,03, hain justu.
Honakoek, berriz, nabarmen jaitsi dira: BBVA (-% 1,78), Criteria eta Banco Santander (-% 1,63), Banco Popular (-% 1,41), Inditex (-% 1,25), Tecnicas Reunidas (-% 1,24), Ferrovial (-% 1,22) eta Gas Natural eta ArcelorMittal (-% 1,13).
Bankuak kaltetu izan dira gaur ere, horrela, Banestok % 0,99 atzera egin du eta jarraian, Bankinter (-% 0,9%) eta Banco Sabadell (-% 0,82%) kokatu dira.
Europako burtsa garrantzitsuenei dagokionez, Parisekoa % 0,9 jaitsi da eta Londresekoa % 0,7.