Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

EAEko Administrazioa "kaudimenduna" dela adierazi du Mendiak

Euskal Exekutiboak Zapateroren proposamenak "lasaitasunez" aztertuko dituela iragarri du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal funtzionariei "lasaitasun mezua" helarazi die gaur Idoia Mendia Justizia sailburuak, Gobernu zentralak iragarritako murrizketen aurrean, eta EAEko Administrazioa "kaudimenduna" dela azaldu du.

Defizita murrizteko Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Kongresuan aurkeztutako neurriak izan ditu mintzagai Mendiak. Besteak beste, langile publikoen soldatak % 5 murriztea proposatu du Zapaterok.

Euskal Exekutiboak Zapateroren proposamenak "lasaitasunez" aztertuko dituela iragarri du Jaurlaritzako bozeramaileak, Euskadik nola kolaboratu dezakeen ikusteko, "aurrekaririk ez duen esfortzu bat eskatzen baitigute".

Hala ere, EAEko Administrazioko funtzionariak lasaitu nahi izan ditu Mendiak, erakundea "kaudimenduna" delako. Euskadiko Administrazioak zor gutxi du, % 3,8, eta herstura neurriak hartu zituen 2009ko aurrekontuetan.

Horrez gain, urtea hasi zenetik baliabide publikoen etekina hobetzeko lantalde bat du lanean Eusko Jaurlaritzak.

Aguirre

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Bilbon adierazi duenez, oraindik "goiz da" Zapaterok iragarritako neurriak EAEko Aurrekontuetan izango duten eragina aurreikusteko.

"Zaila da orain Jaurlaritzaren jarrera zein izango den aurreikustea", neurri batzuk Estatuan "zuzenean" aplikatu beharrekoak direlako, eta beste batzuk Euskadin "eragina" izango dutelako.

Zentzu honetan, Jaurlaritzak neurriz-neurri proposamen guztiak aztertuko ditu, EAEn izango duten eragina aztertzeko.

Zapaterok funtzionarien soldata % 5 jaitsiko duela iragarri du Kongresuan egindako agerraldian. Neurri honek Euskadin izango dituen ondorioak aztertu behar dituztela azpimarratu du Agirrek.

Bestalde, Patxi Lopez lehendakaria Madrilera egin du bidaia, arratsaldeko 14:30etan Jose Blanco eta Leire Pajin PSOEko idazkariorde nagusia eta Antolakuntza idazkariarekin bilera egiteko.¡

Bere ustez, arratsaldeko bileran neurriak hobeto aztertuko dituzte lehendakariak eta Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea