Ekonomia -

Frantziako Lan erreforma

Suprefetaren egoitzan sartu diren bost lagun atxilotu dituzte Baionan

Tentsio uneak izan dira, bai suprefetan ekintzaileak indarrez atera dituztenean, bai komisarian haien askapena eskatzen ari zirela, Poliziak negar eragiteko gasa baliatu baitu bildutakoen kontra.

Protesta Suprefetaren egoitzan, Baionan. Argazkia: Andoni Lizeaga
Protesta Suprefetaren egoitzan, Baionan. Argazkia: Andoni Lizeaga
Protesta Suprefetaren egoitzan, Baionan. Argazkia: Andoni Lizeaga

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erreformaren kontrako mobilizazio egun honetan, manifestari batzuk suprefetaren egoitzan sartu dira, Baionan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Poliziak bost pertsona atxilotu ditu. Erreformaren kontrako eta protesten aldeko oihu artean, beste hainbat lagun kanpoaldean geratu dira.

Goizean goiz bildu dira manifestariak suprefetaren egoitzaren aurrean, eta sarrera-irteerak blokeatu dituzte. Jusqu'au Retrait kolektiboko bost kide barruan sartu dira, eta bertan hasi dira protesta egiten, baina Poliziak atxilotu eta polizia-etxera eraman ditu.

 

 

Tentsio uneak izan dira, bai suprefetan ekintzaileak indarrez atera dituztenean, bai komisarian bertan, haien askapena eskatzen ari zirela, Poliziak negar eragiteko gasa baliatu baitu bildutakoen kontra.

13:30 aldera atxilotutako bost lagunak aske utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Lana albisteak Frantzia berriak Baionako argazkiak Ekonomia berriak