Ekonomia -

Aberastasunari buruzko datuak

% 40 igo da aberats kopurua Estatu espainiarrean

Capgemini aholkularitzak Munduko Aberastasunaren inguruko Txostena argitaratu du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

192.500 milioidun daude gaur egun Estatu espainiarrean, 2011n baino % 40,2 gehiago, hain zuzen ere. Capgemini aholkularitzak Munduko Aberastasunari buruz egindako Txostenak 2015. urte amaieran bildutako datuak jasotzen ditu.

Ikerketa egiterakoan, milioi bat dolar (885.903 euro) baino gehiagoko ondarea duten pertsonak hartu dituzte kontuan.

Horrez gain, 2008ko datuekin alderatuta, aberastasun handi horiek % 50 egin dute gora krisia hasi zenetik, bertan ondorioztatu dutenez.

Azken urtean, % 8,4 gehiago dira Estatuan ondare handia dutenak. Europako hazkuntza nabarmenena izan da, eta Herbehereak (% 7,9), Frantzia (% 5,9) eta Alemania (% 5,6) Espainiaren atzetik daude zerrenda horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea