Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Salgado: "Zergen igoera ez dago mahai gainean, oraingoz"

PPren proposamenaren harira, Elena Salgadok esan du sindikatuentzako eta alderdientzako diru-laguntzak kenduta, instituzioak kaltetu eta "hamarnaka milioi batzuk soilik" aurreztuko liratekeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Gobernuko lehen presidenteordeak azpimarratu du zerga berrien igoera "une honetan" ez dagoela mahai gainean, baina aukerari hori ez dagoela baztertuta.

Antena 3 telebista-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, defizit publikoa murrizteko Bruselak Espainiari eman dion aginduak "gizartearentzat sakrifizio handia suposatzen duen neurriak hartzera behartu gaitu".

Hala ere, Salgadok gogora ekarri du Espainiako Gobernuak aurretiaz erabaki zuela aurrezteko zergak eta BEZa igotzea. "Neurri horiek kritikatu egin ziren, baina orain, zorionez, badirudi mundu guztiak onartu dituela", erantsi du. Gauzak horrela, neurri berriak beste esparru batzutan hartu behar direla defendatu du.

Pentsioei dagokionez, Salgadok nabarmendu du ez direla murriztuko, baina datorren urtean ez direla igoko eta bere horretan mantenduko direla. "Gobernu sozialistak azken urteotan PPk bere agintaldian baino gehiago igo ditu pentsioak", justifikatu du.

Lan-erreformari buruz galdetuta, Elena Salgadok baztertu du Gobernuak dekretu bide onartu beharko duela. Sindikatuek eta enpresariekin elkarrizketetan jarraitzen dutela gaineratu du.

PPren proposamenaren inguruan

Defizit publikoa murrizteko PPk luzatutako proposamenak "erabateko proportzionaltasun falta" duela kritikatuko du bere hitzaldian.

Sindikatuei eta alderdi politikoei diru-laguntzak kenduz gero, "hamar bat milioi euro" aurreztuko liratekeela uste du Salgadok. Beraien proposamenari esker, aldiz, 5.000 milioiko eta 10.000 milioiko aurreztea aurreikusi dute, 2010 eta 2011 urteetan, hurrenez hurren.

Presidenteordearen hitzetan, proposamen hori "demagogikoa" dela esan daiteke, izan ere, "PPk erakundeekiko duen errespetua" eta "une zailetan duen laguntzeko borondate urria" agerian uzten duelako.

Lan erreformarengan, eraginik ez

Zapaterok iragarritako neurriek lan-erreformarengan eraginik ez dutela izango uste du Celestino Corbacho Lan ministroak. Zapaterok otsailean aurkeztu zien proposamenaren laburpen bat, eta "ondo baloratu genuen".

Murrizketa gehiago egingo dituzten galdetu dizkiote Corbachori. "Nik dakidala, ez dago beste proposamenik", izan da bere erantzuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea