Ekonomia -
Fiskalizazio txostena
Irregulartasunak, lanpostu publikoetan
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak erakunde eta elkarte publikoen kontratazioak aztertu eta irregulartasunak aurkitu ditu.
Erredakzioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) irregulartasunak atzeman ditu EAEko zenbait erakunde eta elkarte publikoen langileen aukeraketan; Euskal Epaitegiaren arabera, ez dira berdintasun, merezimendu eta gaitasun oinarriak bermatu.
EAEko zenbait erakunde eta elkarteren (eskubide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak) fiskalizazio txostena egin du HKEEk eta 2007an irregulartasunak sumatu ditu.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru publikoaren gestio maila aztertzen du. Osakidetzaren eta beste bi ente publikoren eta bederatzi enpresa publikoren kontratazioak, inbertsioak eta ondasun eta zerbitzuak aztertu ditu.
Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Trenbide Sarea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, Euskal Telebista, Itsasmendikoi, Neiker, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, EAEko Garapen Agentzia, Sprilur eta Visesa dira aztertutako erakundeak.
Atzemandako hutsune gehienek eskainitako postuetan publizitate ezarekin zerikusia zuten.