Ekonomia -
NUMMARIA KASUA
Imanol Ariasek iruzur egitearen ‘akatsa’ onartu du
Aktore famatuak Espainiako ogasunari ahalik eta arinen ordaintzeko prest agertu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Imanol Ariasek Entzutegi Nazionalaren aurrean deklaratu du ustez ogasunari 2,1 milioi euroko iruzurra egiteagatik. Aktoreak, ogasunari iruzur egitearen ‘akatsa’ onartu du eta, ahalik eta arinen ordaintzeko borondatea agertu du.
Ariasek asteazken honetan ordubetez deklaratu du Entzutegi Nazionalean ogasunari 2,1 milioi euroko iruzurra egitea egotzita. Aktoreak Nummaria izeneko bulegoen bitartez atzerrian zituen ustezko empresa faltsuen bitartez egiten zuen iruzurra. Aktoreak Nummaria bulegoarengan konfiantza osoa zeukala esan du epailearen aurrean.
Aktoreak Nummarian egiten ziren operazioak legalak zirela uste zuen. Ariasen esanetan, urtean behin joaten zen bulego hauetara, eta dena legediaren barruan egiteko eskatzen zuen.
Galdeketan, aitortu egin du 2012an Suitzan zituen 290.000 euro bere enpresaren kapitala handitzeko erabili zituela. Iruzurra ikertzen duen Bulego Nazionalaren arabera aldiz, kapitalaren handitzea 790.000 eurokoa izan zen.
Ariasek dirua Suitzatik ekarri zuela aitortu du baina, diru horren jatorria 1998an egin zuen inbertsio batean dagoela esan du.
Zentzu berean, atzerrian daukan dirua Kapital aldakorreko inbertsio sozietate batean duela onartu du.
Aktoreak esan duenez, 'Kimotif Projects' izeneko enpresa bat sortu zuen Lummaria bulegoarekin. Enpresa horren jabeak batetik, Espainiako enpresa bat zen (Imanol Ariasen enpresa) eta bestetik, Erresuma Batuko beste enpresa bat. Antza denez, Espainiako enpresak jartzen zuen kapital osoa baina, aktibitate gabeko enpresaren mozkinen % 80a Erresuma Batuko enpresak eroaten zuen. Horrela, Espainiako ogasunean ez zuten zergarik ordaintzen.