Ekonomia -

Txostena

NDF: "Defizit beherakadarik handienetarikoa behar du Espainiak"

Espainiako Gobernuak defizita 15.000 milioi eurotan murrizteko hartutako neurriak positibotzat jo ditu Nazioarteko Diru Funtsak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo hamarkadan defizita 9,4 puntutan murriztu behar du Espainiak, munduko beherakadarik handienetarikoa, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) arabera. Era berean, herstura plan on batek jarduera ekonomikoa areagotu dezakeela esan du gaur NDFk.

Orokorrean herrialde aberatsak ohartarazi ditu nazioarteko erakundeak, eta susperraldia bueltatzen denean kontu publikoetan dituzten zenbaki gorriekin amaitzeko eskatu die.

Munduko egoera fiskalari buruz bi txosten argitaratu ditu gaur NDFk.

Kalkuluen arabera, Estatu aberatsek defizita 8,75 puntutan murriztu behar dute datorren hamarkadan, aurretik aurrikusitakoa baino gehiago. Horrela, 2030ean zorra Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 60 izateko batez beste, krisi aurreko portzentajea.

Espainiako Gobernuak defizita aurten eta datorren urtean 15.000 milioi eurotan murrizteko hartutako neurriak positibotzat jo ditu NDFk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea