Ekonomia -

Italia

Ryanairrek 3 milioi euro ordainduko du bidaiariak ez zaintzearren

Islandiar sumendiak sortutako errauts hodeiak europar aire-gunearen itxiera ekarri du eta hainbat hegaldi ezeztatzera behartu du konpainia, maiatzaren 17tik 22ra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Abiazio Zibileko Erakundeak 3 milioi euroko isuna ezarri dio Ryanairri bere bidaiariei laguntza ez eskaintzearren hegaldiak ezeztatu behar izan dituztenean.

Mota honetako gertaeretarako ezarrita dagoen laguntzak elikagaiak, edariak eta asistentzia erraztasunak eskaintzen dizkie bidaiariei. IAZEk garatutako ikerkuntza sakonari esker Ryanair konpainiak Ciampinoko erromatar aireportuan betekizun horiek aurrera eramaten ez zituela aurkitu zuten.

Maiatzaren 17 eta 22 bitartean ezeztatutako hegaldiak asko izan dira eta IAZEren arabera, laguntza behar izan duten bidaiariei Herri Babesak eta aireportu erromatarra kudeatzen duen asoziazioak lagundu diete.

Abiazio Zibilak azpimarratu duenez, egoera berdina eman zen gainontzeko aireportuetan bidaiariak ongi lagundu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea