Ekonomia -

Defizitaren kontrako plana

Arduraz jokatzea eskatu die De la Vegak alderdiei

Gobernuko presidenteordeak alderdienganako konfidantza duela jakinarazi du, eta "ardurazko" babesa eskatu die taldeei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak aste honetan Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarritako neurri ekonomikoak "hartzea eta onartzea zaila" dela adierazi du. Dena den, Europako eta munduko beste herrialdeetako egoera aintzat hartuta, neurriak hartzea "beharrezkoa" zela uste du presidenteordeak.

Horregatik, Fernandez de la Vegak alderdiei eta talde politikoei arduraz jokatzea eskatu die, euren "babesarekin, zailak baina beharrezkoak" diren neurriak aurrera ateratzeko.

De la Vegak alderdienganako konfidantza duela jakinarazi du, eta "ardurazko" babesa eskatu die taldeei. "Zaila da neurriak onartzea, herritarrengan eragina" dutelako.

Era berean, presidenteordeak "guztion partez ahalegina" egitea eskatu du, neurrien "helburua" ekonomia haztea eta lana sortzea delako.

Ildo honetan, Espainia eta Europa egiten ari diren esfortzua gogorarazi du De la Vegak. Biak krisialditik "elkarrekin" aterako direla eta lehen baino "hobeto" egongo direla esan du presidenteordeak.

De la Vegak hitzaldi bat eman du, Kazetaritza Berriaren V. Kongresu Iberoamerikarrean, Comillasen (Kantabria), eta bertan egin ditu adierazpen hauek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea