Ekonomia -
EB-Latinoamerika goi-bilera
EBk eta Mercosurrek negoziazioei ekingo diete uztailean
Dena dela, negoziazioen ondorioz nekazaritza eta abeltzantza kaltetuko diren beldur direla esan dute EBko 16 ministrok.
Erredakzioa
Europar Batasunak eta Mercosurrek (Brasil, Argentina, Paraguay eta Uruguay) negoziazioei berriro ekiteko akordioa lortu dute, elkartze-hitzarmena lortzeko helburuz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez.
Herman van Rompuy Europar Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, lehen negoziazioak, gehienez, uztailean hasiko dira.
Nekazaritza eta abeltzantza kaltetzeko beldur direla esan dute EBko 16 ministrok.
Europar Batzordeak gai hau eztabaidatu du Madrilen asteartera arte egingo den EBren eta Latinoamerikako eta Kubako herrien arteko goi-bileran. Orain dela sei urte negoziazioak gelditu ziren, besteak beste, nekazaritzan sortutako desakordioak zirela eta.
Frantzia, Irlanda, Grezia, Austria, Luxemburg, Polonia, Finlandia, Rumania eta Txipre negoziazioei ekitearen aurka daude eta kontsezio berrien kontra daude.
Italia, Lituania, Portugal, Eslovenia, Eslovakia eta Belgika kezkatuta daude gai horrekin.
Herri guzti hauek, kuoten kontsezioa emateko edo behi, hegazti eta txerri-produktuen eta azukrearen muga-zergen murrizketaren beldur dira.
Mercosurrekin balizko elkartze-hitzarmen baten aurrean, Euroguneko herriek kostuen eta irabazien gaineko ikerketa bat eskatu dute.
Zenbait dokumenturen arabera, Mercosurrekin adostutako elkartze-hitzarmenak Europako nekazaritza kaltetu lezake, Espainiako zenbait erkidego barne.
Europako beste iturri batzuen arabera, Asturias eta Kantabria (behi-produktuak) eta Aragoi, Murtzia eta Nafarroa (txerri-produktuak) kaltetuak aterako lirateke.