Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
Pentsioak 'izoztu' egin beharko dituztela esan du Zapaterok
Azaroan inflazioa espero baino handiagoa bada (% 1), pentsiodunek urtarrilean kobratuko dute, orain arte egin bezala.
Erredakzioa
Pentsioak 2011n bere horretan uzteko beharra berretsi du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, baina azaroan inflazioa espero baino handiagoa baldin bada (51), pentsiodunek urtarrilean kobratuko dute, orain arte gertatu bezala.
EB-Mercosur goi-bilera amaitu ostean emandako prentsaurrekoan, iragarritako neurriekin "arduraz konprometitzea" eskatu dio PPri Zapaterok, eta pentsioei buruz Alderdi Popularrarekin hitz egiteko prest agertu da, baina 2011n pentsioak bere horretan uztea beharrezkoa dela adierazi du eta, asmo horrekin, aurrera jarraituko duela erantsi du.
"PPrekin hitz egiteko prest gauden: Bai; 2011n pentsioak ez igotzea beharrezkoa den: Bai. 2011n esfortzurik handiena egin behar dugu sendotasun fiskala lortzeko eta beharrezkoa da hori egitea", azpimarratu du.
Zapateroren ahotan, elkarrizketa "ezinbestekoa" da eta erkidegoekin zein alderdiekin hitz egingo dutela baieztatu du, "esfortzu nazionala" beharrezkoa delako.
Testuinguru honetan, erkidegoetako eta alderdietako arduradun politikoak euren soldatak murrizteko biltzen hasi izana laudatu du Zapaterok, "balio eredugarria" duen ekarpena delako.
Egitasmoak neurri "gogorrak" dituela onartu du berriro Gobernuko presidenteak, eta pentsiodunei eta langile publikoei "esfortzu garrantzitsuak" eskatzen dizkie. "Erantzukizunarekin" jokatu duela azpimarratu du Zapaterok, pauso hori ematea edozein presidenteri zail egiten zaiolako.