Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35 indizeak % 3,68 egin du gora
Urteko bigarren gorakadarik handiena da, eta enpresa bakar batek egin du behera. Wall Streetek astelehena irabazi txikiekin amaitu izanak gorakada bultzatu du.
Erredakzioa
Finantza-sektorea berreskuratzeak eta nazioarteko merkatuek gora egiteak Espainiako burtsaren gorakada ahalbidetu dute. Honenbestez, urteko bigarren gorakadarik handiena izan du Espainiako burtsak, % 3,68, eta 9.600 puntuak berreskuratu ditu.
Horrela, Ibex 35 Espainiako burtsaren indize nagusiko enpresa bakarrak egin du behera eta 341,50 puntu irabazi ditu, % 3,68. 9.627,60 puntutara arte helduz. Urteko galerek % 19,37ra arte jaitsi dira.
Espainiako burtsak nabarmen egin du gora (% 2) hasieran eta etekin handiak lortu ditu. Horrela, 9.500 puntutatik gertu geratu da.
Wall Street
Saio ia osoa galerekin izan ostean, Wall Streetek irabazi txikiekin amaitu zuen astelehena. Era berean, euroak eta petrolioak gora egin dute, 1,24 eta 76 dolarretan ordainduz, hurrenez hurren. Bi faktore horiek merkatuek gora egitea bultzatu dute.
Greziak laguntzaren lehen zatia jaso du gaur, ia 15.000 milioi euro; lehen hiruhilekoan Frantziako langabeziak gora egin duela jakinarazi dute eta Vodafone konpainiaren emaitzak argitaratu dituzte, baina ez dute merkatuan eraginik izan. Era berean, urtarriletik martxora Espainiako defizit komertzialak % 11,8 behera egin zuela azaldu dute gaur.
Ibex indizearen balio nagusi guztiek gora egin dute: Banco Santanderrek % 6,13 egin du gora, indizeko gorakadarik handiena; BBVAk % 4,71, Telefonicak % 3,54, Iberdrolak % 3,5 eta Repsolek % 2,9.