Ekonomia -
Pasaiako portua
Kanpo portuaren aurrekontua erdira murriztuko dute
Kanpo portua eraikitzeko aurrekontua "750 milioi eurotan geratuko" dela azaldu du Miguel Buen Pasaiako Portuko presidenteak.
Erredakzioa
Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Administrazio-kontseiluak ekainaren 23an ezagutuko du kanpo portuko egitasmoaren diseinu berria. Aurrekontua "ia seguru, erdira murriztuko da eta baita lur-sail anparatua ere", Miguel Buen Pasaiako Portuko presidenteak gaur iragarri duenez.
La Herrera kaian bi pabiloi berri aurkeztu dituzte eta Buenek adierazpenak egin ditu bertan. Kanpo portua eraikitzeko aurrekontua "750 milioi eurotan geratuko" dela azaldu du agintariak. Bien bitartean, lur-sail anparatua "erdia baino gehiago" murriztuko dutela adierazi du.
Hasiera batean, proiektua 2020an amaituta izatea espero zuten, baina "2013 eta 2022 artean" bukatuta izatea aurrikusi du Portuko presidenteak.
Gainera, Gobernu zentralak iragarritako murriztapenek kanpo portuaren eraikuntzari "batere" eragingo ez diotela esan du Buenek, ezta portuan bertan egin beharreko lanei ere, Molinao kaiko hiru pabiloiak esaterako, edota arrantza zonako lonja eta "2010-2013 bitartean" eraikiko diren beste "bi edo hiru" nabe gehiago.