Ekonomia -
Lehen hiruhilekoko datuak
BPG % 0,1 hazi zen, baina enplegu-tasa % 3,6 jaitsi zen
Kontsumoa eta inbertsioa hobetu denez, hazi da ekonomia eta sei hiruhilekoren ostean, atzeraldia gainditu du Espainiak.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 0,1eko hazkunde apala izan du urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoko datuekin alderatu, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.
Horrela, sei hiruhilekoren ostean, atzeraldia gainditu du Espainiak. Dena den, Bruselak aurreikusi bezala, aurtengo hirugarren hiruhilekoan BPG berriz jaitsiko da BEZaren igoera dela eta.
Gauzak horrela, kontsumoa eta inbertsioa hobetu denez, hazi da ekonomia eta atzeraldia gainditu du Espainiak 2010eko lehen hiruhilekoan.
Hain zuzen, etxeen kontsumoa -%3,5etik -% 0,6ra murriztu zen eta inbertsioaren urtebeteko tasa berriz, -% 12,9tik -% 9,9ra jaitsi zen.
652.000 lanpostu gutxiago
% 3,6 behera egin zuen enplegu tasa, hau da, 652.000 lanpostu gutxiago daude aurreko urtearekin alderatuta.
Gaur ezagutzera emandako datuak Espainiako Estatistika Institutuak maiatzaren 12an aurreratutakoekin bat datoz.