Ekonomia -

Euskal sindikalgintza

Prozesu soberanistaren alde, elkarlana proposatu dio LABek ELAri

"Konfrontazio fase berrian eta negoziazio kolektiboan eraginkorragoak izango gara ekintza sindikal bateratua egiten badugu", azpimarratu du Ainhoa Etxaidek.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
LABek ELArekin elkarlana berreskuratzea nahi du

0:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaidek LABeko idazkari nagusiak ELArekin elkarlana berreskuratzearen aldeko deia egin du, “Euskal Herriko errealitate soziala eta politikoa eraldatzeko ekintza kolektiboa bultzatzeko eta aldebakarreko prozesu soberanista abiarazteko urratsa emateko”.

'Ikusmiran' txostena aurkezteko Donostian agerraldia egin du Etxaidek. 'Botere sindikala: errealitate aldakorra' izeneko dokumentua Ipar Hegoa Fundazioak egin du.

ELA eta LAB Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo eta bigarren indarra direla kontuan izanda, “aurrea hartzeko” unea dela adierazi du Etxaidek.

“Konfrontazio fase berrian eta negoziazio kolektiboan eraginkorragoak izango gara ekintza sindikal bateratua egiten badugu”, azaldu du. Ildo berean, mobilizazioak egitearen beharra azpimarratu du, “Euskal Herriak larrialdi egoera bizi duelako”.

“Testuinguru honetan, Emergentzia Plan Sozial bat ezinbestekoa da, eta ELAk eta LABek, hainbat eragile sozialekin batera, Programa Sozial bat adostuta dute”, gogoratu du.

“Euskal Herriko errealitate soziala eta politikoa eraldatu nahi badugu, prozesu soberanista bat jarri behar dugu abian, areago hauteskunde orokorretako emaitzak ikusi ostean”, erantsi du.

“Estatuarekin ez da prozesurik izango; PPren Gobernu batekin akordioak lortzeko zain ezin gara egon. Erreforma eta inposaketa berri gehiagoren aurrean aurkitzen gara”, ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak