Ekonomia -
Istilurik ez
Bosgarren greba orokor eguna Grezian, murrizketa planaren aurka
Milaka manifestari Atenaseko Parlamentuaren aurrez aurre protesta egin dute eguerdian. Ehunka pertsona, halaber, Bruselan konzentrazioa egin dute Greziako herriarekiko "elkartasuna" adierazteko.
Redacción
Milaka manifestari Atenaseko Parlamentuaren aurrez aurre bildu dira 24 orduko greba orokor egunean, Greziako Gobernuak inposatutako soldata eta pentsio murrizketaren aurka protesta egiteko.
Iturri polizialen arabera, 15.000 pertsona elkartu dira eta sindikatuek, berriz, 50.000 manifestaritik gora zeudela esan dute.
Gobernuak murrizketa plana aurkeztu zuenetik egiten den bosgarren greba orokorra da honakoa eta Adedy sindikatuak eta Gsee Lan Konfederazioak deitu dute. Itsasontzi, tren eta garraio publikoen zerbitzuak bertan behera geratu dira.
Larrialdi zerbitzua besterik ez dago ospitale publikoetan.
Grezian milioi erdi langile publiko inguru daude eta Gobernuak, 30.000 milioi euro inguru aurrezteko xedez, egindako murrizketa planaren ondorioz gehien kaltetutako sektoreen artean daude.
Alerta egoeran, istiluak saihesteko
Eguerdira arte, ez da istilu larririk jazo, baina Polizia alerta egoeran jarraitzen zuen.
Aurreko greba orokorrean, maiatzaren 5ean, gertatutako istiluetan hiru hildako eta 70 zauritu inguru egon ziren.
Protestak Bruselan
Ehunka pertsona erakunde europarren aurrez aurre konzentratu dira lehenengoz Greziako herriarekiko "elkartasuna" adierazteko.
41 alderdi komunistek babestutako protestan, EBren eta Nazioarteko Diru Funtsaren jarrera kritikatzen zuen manifestu bat irakurri dute.
Sozialagoa den Europara itzultzeko beharra aldarrikatu dute manifestariek, izan ere, "Europa ez dira ez bankariak ezta lapurrak ere baizik eta lan egiten duen jendea da".