Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Patronalaren ustez, neurriak "berandu" datoz, baina bide onean doaz

Bilera egin ondoren, neurriak "bide onean" doazela esan du patronalak. Sindikatuek, berriz, neurriak ez dituztela zehaztu kritikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak bilera egin du gaur goizean Espainiako patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariekin, Zapaterok iragarritako plan ekonomikoa aztertzeko.

Bilera egin ondoren, neurriak "bide onean" doazela esan du patronalak. Sindikatuek, berriz, neurriak ez dituztela zehaztu kritikatu dute.

Era berean, Jose Maria Lacasa patronaleko idazkari orokorrak ere neurriak ez dizkiotela zehatz-meatz azaldu baieztatu du.

Bere ustez, neurriak "bide onean" doaz, baina "nahiko berandu" hartu dituzte. Lacasaren iritziz, inbertsio gastuak ez lituzkete "ukitu behar", eta ona da Zapateroren planean, "momentuz", zerga igoera ez agertzea.

Errenta altuenei zergak igotzeari buruz, "akatsa" litzatekeela esan du Lacasak, kontsumoa jaitsi dezakeelako eta "diruaren irteera ekar dezakelako".

Bestalde, sindikatuek Gobernuari ohartarazi diote "neurri sorta horretan" lan erreforma sartzekotan, Gobernuaren eta sindikatuen arteko "norgehiagoka" nabarmen igo egingo dela. Izan ere, greba orokorra egitea ez dute baztertu. "Beraz, erabakiak hartu aurretik, pentsa ditzatela".

Hilaren 27an bilera berezia egingo dute UGTko eta CCOOko organo nagusiek (bakoitzak bere aldetik) haien jarrera zein izango den erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea