Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

ELAk uste du "makillajea" dela aberatsen zergak igotzea

Adolfo Muñoz idazkari nagusiak Ondarearen gaineko Zerga kentzea Zapateroren "ardura" izan zela salatu du eta gaineratu du defizitaren aurkako planak jarduera ekonomikoa mantsotuko duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak uste du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarri duen zerga igoera "makillajea" dela eta gogorarazi du presidentearen "ardura" izan zela Ondarearen gaineko Zerga kentzea.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Muñoz oso kritiko agertu da Gobernuak defizita murrizteko onartu dituen neurriekin, "lanaren kontra" doazelakoan eta jarduera ekonomikoa mantsotuko dutelakoan.

Buruzagi sindikalak esan du hazkunde ekonomiko garaian errenta altuenak zituztenei egindako "mesedeak atzera botaz gero", Estatuan "100.000 milioi euro" eta EAEn "5.300 milioi euro" gehiago bilduko lituzketela.

ELAren idazkari nagusiaren arabera, zergen alorrean "tamaina ikaragarri handiko eskandalua" gertatzen ari da eta "Zapaterok bankuei deitzen die zer egin behar duen jakiteko".

Funtzionarioen kolektiboak "politika kaskarraren" ondorioak jasaten dituztela salatu du, soldatak % 5 murriztuko dizkietelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea