Ekonomia -
Osoko bilkura Legebiltzarrean
Eusko Jaurlaritzak ere Zapateroren neurriak ezarriko ditu
Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, euskal funtzionariek % 5eko murrizketa izango dute soldatan eta, halaber, "dirutza handiek ere krisiaren kostuetan parte hartu behar dutela" esan du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria ziurtatu duenez, Euskadin ere ezarriko dira Gobernu zentralak onartutako murrizketa-neurriak; hori dela eta, euskal funtzionariek % 5eko murrizketa izango dute euren soldatatan.
Horrez gain, "dirutza handiek ere krisiaren kostuetan parte hartu behar dutela" esan du; hala ere, fiskalitatean presioa eragiteak kapital handi horien ihesa eragin lezakeela ohartarazi du.
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran lehendakariak adierazi duenez, dirudunenganako zerga igoera "zuhurtasunez eta ondorio guztiak kontuan izanda" hartu behar da; kapital horien ihesak "zeharo okertuko" lukeelako euskal eta espainiar ekonomia.
Lehendakariaren esanetan, "momentu latzetan guztioi dagokigu esfortzuak egitea" eta "gogoeta eginez, gehien dutenak ukitzeko, krisiaren kostuetan ere parte hartu behar dutelako" esan duenez.
Euskadira ekarriz, Zergak Koordinatzeko Organoan (ZGK) eztabaidatu behar dela uste du Patxi Lopezek; hori Gobernuak eta ahaldundiek osatzen baitute.
Halaber, azpimarratu duenez, "zuhurtasunez eta ondorio guztiak aintzat hartuta eman behar dira pausook". "Horren aldekoa naiz, baina ondo eginez, ez bakarrik gogoak bultzatuta", bestela "gure herriari kalte egingo liokeen akatsa egin genezakeelako".
Ildo horretatik jarraituta, erkidegoko Administrazioaren dimentsioak "arrrazionalizatzeko" beharra azpimarratu du, gastu publikoa murrizte aldera, eta horrela aurreztutakoa "enplegua sortzeko neurriak abian jarri ahal izateko.
"Nahasmen ekonomikoa"
EAEko PPren presidenteak, Antonio Basagoitik, esan du zergak astindu nahi badira, klase ertainen kontura izango dela; hori dela eta, "herritarrei dirua kendu baino", Basagoitik babestu du politikariek egin behar dutena da euren dirutik eta administrazioei zuzendutako sortetatik "aurreztu".
"Lopez oker dabil eta nahasmen ekonomikoa erabiltzen ari da, Kontzertu Ekonomikoa erabili beharrean, ekonomia berpizteko eginda eta ez Espainiari gehiago ordaintzeko", esan duenez.