Ekonomia -
Langabeziaren mapa
Erribera eta Sakana, langabezia-tasa altuen duten eskualde nafarrak
Sakanan % 158 hazi da langabe kopurua bi urtetan, industria sektorearen krisia dela eta. Erriberan eraikuntzaren beherakadak eragin du langabeziaren hazkundea.
Erredakzioa
Krisia Nafarroako lurralde osoan zabaldu bada ere, langabezia-tasa ez da modu homogeneoan antolatu, CC. OO. sindikatuak egindako txosten baten arabera, eta Tuterako Erribera eta Sakana bereziki dira langabezia-tasa altuenak dituzten eskualdeak.
Hori da CC. OO.ren Ikerketa Batzordeak osatu duen "Mapa del paro en Navarra. El desempleo a nivel municipal" txostenean agertzen den ondorio nagusia. Manuel Rodriguez sindikatuko ordezkariak eta Jose Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendariak eman dute azterketaren berri.
Erriberan eta Sakanan bikoiztu baino gehiago egin da langabe kopurua azken bi urteotan. Erriberan eraikuntza arloaren krisiarengatik, eraikuntzarekiko mendekotasuna zuelako eskualdeak. Etorkin gehienak ere bertan bizi dira eta horiek omen dituzte kontraturik ahulenak.
Iruñerria izan da langabezia gutxien hazi den eskualdeetako bat, % 67, industrigune sendoak dituelako.
Pirinioetan aldaketarik apenas atzeman omen dute, jendez husten ari delako.
% 158 igo da langabe kopurua Sakanan azken bi urteotan.