Ekonomia -
Ebazpenaren kontra
UGTk eta CCOOek gertuago ikusten dute greba orokorra
Toni Ferrerrek (UGT) esan duenez, gastuaren murrizketak onartu ostean, "atzo baino arrazoi gehiago" dago deitzeko eta CCOOekin batera aztertzen ari dira ekainiaren 8rako protestak egitea.
Erredakzioa
Toni Ferrer UGTko Ekintza Sindikalaren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Gobernuak lan-errefeormaren ebazpena indarrez ezartzen badu "greba orokorra egiteko lain" izango da, eta ziurtatu duenez, gastu-murrizketak onartu ostean, "atzo baino arrazoi" gehiago dago grebara deitzeko.
Prentsaurrekoan, Ferrerrek esan du bere sindikatua eta Comisiones Obrerasek aztertzen ari direla datorren ekainaren 8rako protestak egitea Espainia osoan (sektore publikoak egun horretarako ere deituta dauka). Horren bidez, gizarteak adierazi ahal izango du ados ez dagoela murrizketen ebazpenarekin, ez bakarrik funtzionariengan, baizik eta pentsiodun eta mendekoengan ere eragina izango baitu.
Greba "ziurrenik"
Igancio Fernandez Toxo CC. OO.ren idazkari nagusiak "ziurrenik" greba orokorra deituko dutela iragarri du, Gobernuak ekonomia eta lan alorreko politikan norabide aldaketa egin eta "eskuinera" jo duelako "finantzen eta merkatuen espekulazioa"ri mesede eginez.
Gainera, Fernandez Toxok bere sindikatuaren ekinbide "zorrotza" babestu du orain arte greba orokorrik deitu ez duelako, izan ere, "greba orokorrak drama bat dira, baina batzuetan beharrezkoak ere bai".