Ekonomia -
Bat-egitea
Tecnaliak ez du egoitza berria izango
Eusko Jaurlaritzak eta EAEko teknologia zentroak aurreko azpiegiturak mantentzea erabaki dute, eraikin berri bat egin ordez.
Erredakzioa
Tecnaliak ez du egoitza berririk izango; aurreko azpiegiturak mantentzea erabaki dute krisi ekonomikoa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak jakinarazi duenez.
Egoitzaren kokapenari buruzko tira-birak konpondu dituzte horrela; izan ere, datorren uztailaren 16an Tecnaliaren bat-egiteak Europako talde teknologiko garrantzitsuenen artean kokatuko du.
Azken asteotan egoitza berriaren kokapenak (Bizkaiko Zamudion, Gipuzkoako Miramonen edo Arabako Azucarera-n) eztabaida guztiak monopolizatu arren, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak eta zentro teknologikoetako batzordeak arazoa konpondu dute eta egoitza berririk ez eraikitzea erabaki dute.