Ekonomia -
Kutxak
FROB-ek 550 milioi euro emango dizkio Cajasurri
Espainiako Bankuak FROB Cajasurren administratzaile izendatu du Unicajarekin fusionatzea ukatu ostean. Helburua "Cajasurrek bere betebeharrak betetzea bermatzea" da.
Erredakzioa
Espainiako Bankuak (BE) Cajasur kutxaren administrazioak ordezkatzea agindu du eta bankuen mailaz-mailako berregituratzerako funtsa (FROB) entitatearen behin-behineko administratzailea izango da, Unicajarekin fusionatzea ukatu ostean.
"Espainiako Bankuko Batzorde Betearazleak, Cajasurren administratzaileak ordezkatu eta FROB izendatu du behin-behineko administratzaile, kredito-erakunde diziplina eta esku-hartzearen inguruko 26/1988 Legeak eta bankuen berregituratze eta kredito-erakundeen errekurtsoak indartzeko 9/2009ko Lege-Dekretuak Errealaren 7.artikuluak agintzen dutena betez", adierazi du Espainiako Bankuak agiri batean. Espainiako Bankuaren helburua "Cajasur normaltasunez lan egiten jarraitzea eta beste batzuen aurrean helburu guztiak betetzea da", gordailugileak eta hartzekodunak "lasai egoteko".
550 milioi euro
Bankuen mailaz-mailako berregituratzeko funtsak (FROB) 550 milioi euro eman beharko dizkio Cajasurri, kaudimena eta likidezia baldintzak berreskuratu ditzan.
Unicaja fusio proiektua berreskuratzeko "irekita" aurkeztu da.
CajaGranadak bere laguntza eskaini du, "Andaluziako sistema finantzarekiko leialtasun osoz", eta CajaMurciak adierazi duenez, beste kutxa batzuekin fusioa egiteko elkarrizketetan ari da, baina Cordobako kutxarekin ez du kontakturik.Lasaitasun mezua
Andaluziako Gobernuak "Unicajarekin fusioa ukatzearen erabakia deitoratu" du eta "Cajasurren ezarleei eta bezeroei lasaitasun mezua helarazi nahi die", Espainiako Bankuaren erabakiaren ondoren.
Izendapena
bankuen mailaz-mailako berregituratzerako funtsak jada hiru lagun izendatu ditu Cajasurren administrazioaz arduratzeko. Aukeratutako pertsonak Jose Antonio Iturriaga Miñon, Tomas Gonzalez Peña eta Francisco Orenes Bo dira, Estatuko Aldizkaro Ofizialean argitaratu denez.