Ekonomia -

Krisia

Espainiako Udalak ezin izango dira zorretan sartu, 2012ra arte

Zapaterok iragarri zituen defizitaren aurkako neurriekin dekretua kaleratu du gaur Espainiako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Udalak ezin izango dira zorretan sartu eta ezingo dute krediturik eskatu 2012. urtera arte, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialak kaleratu duen dekretuaren arabera. Izan ere, Zapaterok iragarri zituen defizitaren aurkako neurriekin dekretua kaleratu du gaur Espainiako Gobernuak

Horrez gain, notarioek % 5 merketu beharko dituzte etxebizitza erostean egiten diren eskriturak.

Beraz, gaurtik aurrera, eta 2011ko abenduaren 31ra arte, "tokiko erakundeek eta menpeko entitateek" ezin izango dute krediturik eskatu, "ez kreditu publikorik ezta kreditu pribaturik ere".

Inbertsio publikoak ordaintzeko edota operazioak ordezkatzeko, beraz, ezingo dira zorretan sartu eta ezin izango dute mailegu publikorik ezta pribaturik ere hartu, Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera. Izan ere, luzera begirako zorpetzea da Udalei debekatzen zaiena, dekretuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea