Ekonomia -
Ibex 35a, urteko minimoetan
Ibex 35ek % 3 egin du behera
Gainerako Europako burtsek eta balio handiek galerak izan dituzte ere.
Erredakzioa
Ibex 35ek behera egin du berriro, gaur % 3,05 egin du behera nazioarteko merkatuek eta balio handiek bezala. Indizeak 9.000 puntuko maila zailtasunez gainditzea lortu du.
Espainiako burtsak 238,50 puntu egin du behera 9.004,40 punturaino. Urteko galerak % 24,59raino heltzen dira.
Euroa 1,228 dolartan egonda, Milango burtsak % 3,40 egin du behera; Euro Stoxx 50k % -2,73; Parisekoak % -2,90; Frankfurtekoak % -2,34 eta Londresekoak % -2,54.
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako ekonomiari ohartarazitakoak (premiazko erreforma bat gauzatzea), Wall Streeten atzo izandako galerek eta Asiako burtsen itxierak beherakadak (% 3,42) eragin dituzte Ibex 35eko sesio-erdian.
Atzoko galeren jarraipena izan da gaurko saioa; dena den, AEBetako kontsumitzaileen konfiantza mailak maiatzean gora egin ostean, galerak leundu egin dira.
Azkenean, Ibex 35a 9.000 puntutik gora jarri da. Sektore finantzarioa beherakada nabariena pairatu du.
Ibex 35eko enpresa garrantzitsuenek behera egin dute: BBVAk (% -4,48); Banco Santanderrek (% -3,93); Repsolek (% -3,53); Iberdrolak (% -2,13), eta Telefonicak % 2,07 behera egin du.
Hala ere, Banco Popularra izan da beherakada handiena izan duena, % 5,34 galdu egin du; bere atzetik, Telecincok % 5,08 atzera egin du eta Sacyr Vallehermosok % 4,67 behera egin du.
% 4ko beherakadak izan dituzte ere Ferrovialek (% 4,42), Tecnicas Reunidasek (% -4,21) eta Abengoak (% -4,04).