Ekonomia -

Krisia dela eta

Eztabaida gogorra izan dute Senatuan PSOEk eta PPk

Bi minutuz, popularrek Zapateroren dimisioa eskatu duten bitartean, sozialistek Espainiako presidentea zutik txalotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi minutuko eztabaida gogorra izan da gaur arratsaldean Senatuan, PPren eta PSOEren ordezkarien artean. Popularrek Zapateroren dimisioa oihuka eskatu duten bitartean, sozialistek presidentea txalotu dute, zutik. Javier Rojo Senatuko presidenteak hitz bakar batekin laburbildu du Ganbarak igorritako irudia: "penagarria".

Pio Garcia Escuderok (PP) Zapaterori egindako galdera batekin hasi da arratsaldeko liskarra.

Hauteskundeak deitzeko eskatu dio Escuderok Zapaterori. Hauteskundeak egotekotan popularrek "berriro galduko lituzketela" erantzun dio Espainiako presidenteak PPko ordezkariari. Eseri den momentutik, PPko ordezkarien ohiuak hasi dira, Zapateroren dimisioa eskatuz. Horrez gain, PPko senatariek kolpeak eman dituzte mahaietan, zarata gehiago ateratzeko. Bitartean, PSOEko ordezkariak zutik izan dira, Zapatero txalotzen.

Ministroek ere txaloak erabili dituzte. Zapatero, Angel Gabilondo eta Celestino Corbacho, eserita, eta txalorik eman gabe egon diren bakarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea