Ekonomia -

Zapateroren zerga berria

Aldundiak, Euskadin aberatsei zergak igotzearen aurka

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak gogorarazi du Euskadiko "zerga eskema" Espainiakoa "baino mailakatuagoa" dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Aldundiek uste dute une honetan ez dela "beharrezkoa" Euskadin ezartzea gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako zerga igoera. Hain zuzen ere, dirudunei igoko dizkie zergak gobernuburuak.

Hori horrela, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu du euskal Aldundiak ez direla aipatu igoera ezartzearen aldekoak, Euskadiko "zerga eskema" Espainiakoa "baino mailakatuagoa" baita.

"Guk, tasa handiena, hots, PFEZa, une honetan Espainiako Estatuan dagoena baino bi puntu handiagoa daukagu. Horrenbestez, oraingoz, ez da egoera egokiena zergak igotzeko", gaineratu du, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.

Gaur, Kongresuko kontrol saioan, Zapaterok ziurtatu du aipatu igoera Gobernua prestatzen ari den bakarra dela, eta "ahalmen ekonomiko handia" dutenei baino ez diela eragingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea