Ekonomia -
Espainiako datuak
Hipoteka duten etxebizitza kopurua % 2,4 igo da martxoan
2009ko beherakada handiaren ostean, hirugarren hilabetez jarraian gora egin dute hipotekek eta Euskadiri dagokio igoeren zerrendako lehen postua (% 25).
Erredakzioa
Hipoteka duten etxebizitza kopuruak % 2,4 gora egin zuen urtebeteko tasa martxoan, guztira 53.513, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.
2009ko beherakada handiaren ostean, hirugarren hilabetez jarraian gora egin dute.
Hipoteken batez besteko prezioa % 2,6 jaitsi da urte batetik bestera eta 116.345 eurotan kokatu da.
Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, Euskadiri eta Asturietako Printzerriari dagokie igoeren zerrendako lehen postuak, hain zuzen, % 25 eta % 15,2 gora egin zuten. Errioxak eta Aragoik, berriz, beherakadarik nabarmenak izan zituzten, % 40,8koa eta % 27,2ko, hurrenez hurren.
Aurrezki kutxek eman zituzten mailegu gehien (% 50,45), jarraian banketxeek ( % 38,2) eta bestelako finantza erakundeek (% 11,4).