Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
Pentsioak izoztea guztiz bidegabea jotzen dute euskal erretiratuek
Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean kontzentratu dira ehunka erretiratu, 2011an pentsioak izoztea aurreikusten duen Zapateroren planaren aurka protesta egiteko.
Erredakzioa
Aurretik erretiratutakoen eta Pentsiodunen Elkarteen Euskal Federazioak, 35 urtez kotizatu eta "herriaren motore" izan ondoren, Gobernuak "pentsioak izoztearekin zigortzea" "guztiz bidegabea" dela salatu dute Bilbon.
Ehunka aurretik erretiratutakoak Bizkaiko hiriburuko Justizia Jauregian kontzentratu dira gaur goizean. Bertan, 85 aurretik jubilatutakoek aurkeztutako salaketaren harira epaiketa zegoen, hain zuzen, "Espainiako Asegurantza Sozialaren Institutuak pentsioen % 40 murrizketa okerra" salatu zuten.
Hedabideen egindako adierazpenetan, Javier Garcia Federazioko kideak "eskaerarekin jubilatuen eskubideak behingoz aitortzea nahi" dutela zehaztu du eta kexa hori, Epaitegi Konstituzionalera eramatea jomuga dutela azaldu du.
"Kaltetuak kobratzen ari diren % 75 edo % 60 beharrean", 65 urterekin beraien pentsioak % 100ean kobratzea eskatu dute bertaratutakoek eta "gutxienez 35 urtez kotizatzea arautzen zuen 66. urteko dekretua bete" dutela azpimarratu dute.
Hori horrela, honako galdera luzatu du: "Zer gertatuko da jada pobreziaren atarian dauden jubilatuekin eta alargunekin orain beraien diru-sarrerak izozten badizkiete".