Ekonomia -
Ekonomia
Eñaut Aramendi, LAB sindikatua: "Askatasun sindikala erasotu dute"
2016an ezingo dute enpresa txikietako hauteskundeetan aurkeztu, eta LABeko Eñaut Aramendiren ustez, demokraziaren aurkako erasoa da. Epaitegiak, Frantziako CGT sindikatuaren helegitea onartu du.
2016an ezingo dute enpresa txikietako hauteskundeetan aurkeztu, eta Eñaut Aramendi, LAB sindikatuaren ustez, demokraziaren aurkako erasoa izan da hori. Helegitea aurkeztuko dute.
Hautsak arrotu ditu Bordeleko epaitegiak, Frantziako CGT sindikatuaren helegitea onartu izanak.
Helegitea LAB sindikatuaren aurkakoa da. CGT sindikatuak epaitegian argudiatu du: LAB sindikatuak elebitasunaren alde egiten duela, euskarari lehentasuna emanez, eta bestalde, LAB sindikatua independentziaren aldekoa dela. Ondorioz, ez dituela langile guztien eskubideak bermatzen.
Azaroan eta abenduan egingo dituzte hauteskunde sindikalak Ipar Euskal Herriko enpresa txikietan, eta helegite onartuta, LAB sindikatua enpresa txikietatako hauteskundeetatik at geratuko litzateke.