Ekonomia -

Hitzaldia Puerto Ricon

Euskadi garapen ekonomikoaren eredua dela adierazi du Ibarretxek

Euskadik Europako hirugarren per capita errenta altuena duela azaldu du Juan Jose Ibarretxek, Luxenburgo eta Irlandaren atzetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi garapen ekonomiakoren eredua dela esan du gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Puerto Ricon, San Juanen emandako hitzaldian. Konferentzia Eskubide Zibilen Batzordeak (CDC) antolatu du.

Ibarretxe 1999tik 2009ra arte Gasteizko Exekutiboko buruzagi izan zen. Euskadik Europako hirugarren per capita errenta altuena duela azaldu du lehendakariak, bakarrik Luxenburgo eta Irlandaren atzetik.

Hezkuntza sistemaren kalitateak ekarpenak egin ditu eredu izateko garaian, Ibarretxek azaldu duenez. Izan ere, EAEk Espainiako eskolatze tasarik altuena du, % 100, lehendakariaren ahotan.

Bestalde, "kultura propioak unibertsalari" ekarpenak egin behar dizkiola esan du Ibarretxek. Horrela, gaur erabiltzen diren hizkuntzak etorkizunean galtzen baldin badira kultura unibertsala pobreagoa izango dela erantsi du.

Lehendakariaren ustez, txikia boteretsua da, eta Euskadi Luxenburgorekin alderatuz gero handia izango litzateke. Nazio txikiak munduko aurreratuenak direla gogorarazi du Ibarretxek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea