Ekonomia -

Krisia

2011rako gastu maximoa 2010koa baino % 7,7 txikiagoa izango da

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak 2010eko hasierako aurrekontuaren aldaketa iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011rako Espainiako Gobernuaren gastu maximoa 2010koa baino % 7,7 txikiagoa izango da, hau da, 122.256 milioikoa, Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak jakianrazi duenez.

"Beharrezko hersturarekin" bat egiten du Ministroen Kontseiluan onartutako gastu maximoa, dela Vegak azaldu duenez.

Ildo horretan, datorren urtean "gastua eusteko ahalegin handia" beharrezkoa izango da, sendotze finantzarioa arintzeko eta defizita murrizten joateko (2013an BPGaren % 3raino).

Gaur Ministroen Kontseiluan aurkeztutakoa Zapateroren Gobernuaren proposamena da, baina behin betiko onartua izateko aurretik erkidegoei eta udalei aurkeztu beharko dietela azaldu du Elena Salgado Gobernuko bigarren presidenteordeak.

2011-2013 urteetarako aurrekontuen egonkortasunerako txostenak Administrazio Publikoen defizitaren murrizketa mailakatua dakar, 2013an Europako Batzordearen eskakizunak bete arte (BPGaren maila % 3 azpitik egotea).

Hori horrela, 2010ean administrazioen defizita % 9,3koa izango da; 2011 % 6koa eta 2012an eta 2013an, % 4,4 eta % 3koa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea