Ekonomia -
Euskal Kontzertu Ekonomikoa
Konstituzionalak onartu egin du blindajearen aurkako helegitea
Errioxako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen blindatzeak "Errioxari egiten dion izugarrizko kalteagatik" eta "konstituzioaren oinarriak urratzen" dituelako.
Erredakzioa
Konstituzio Auzitegiak Errioxako Gobernuak iragan apirilaren 26an Euskal Kontzertu Ekonomikoaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du.
Pedro Sanz Errioxako Exekutiboko presidentearen arabera, berria oso positiboa da, Kontzertuaren blindatzeak "izugarrizko kaltea egiten diolako Errioxari, arlo fiskaleko foru arauei kontra egiteko bideak ezabatzen dituelako".
Helegitea "Errioxako gizartearen adierazpen indartsua" dela gogoratu du Sanzek. Errioxako Gobernu Kontseiluak, helegitean, Legearen konstituzio-kontrakotasuna eta baliogabetasuna onartzea eskatu du, "berdintasuna, bizilekua eta enpresa izateko eskubidea eta finantza autonomia bezalako konstituzioaren oinarriak urratzen" dituelako.
Iragan maiatzaren 25ean, Pedro Sanz Joaquin Almunia Konpetenzia Komisario Europarrarekin bildu zen, eta Europako Komisioak eman daitezkeen abusu fiskalei aurre egiteko erne jarraituko duela ziurtatu zion.
Pedro Sanzek "Europako instituzioek Errioxa Espainiako Gobernuak baino hobeto babesten" duela adierazi zuen.