Ekonomia -
Maiatzeko euriborra
Iazko hipotekek 340 euroko murrizketa izango dute
Euriborra %1,249 igo da maiatzean, erakusleak izan duen jarraikako bigarren igoera eta 2009ko irailetik izan duen baliorik altuena.
Erredakzioa
Euriborra %1,249 igo da maiatzean, erakusleak izan duen jarraikako bigarren igoera eta 2009ko irailetik izan duen baliorik altuena. Hala ere, orain 12 hilabete kontratatutako hipotekek 340 euroko murrizketa izango dute.
Hipotekak kalkulatzeko erabiltzen den indizeak gora egin du azken bi hilabetetan, abenduan lortutako mailari berriro helduz.
Datu hauen arabera, erakusleak hasitako jarraikako jaitsierak bukatu egin dira, eta abuztuan eta irailean berrikusi behar diren hipotekek igoerak izango dituzte (azken 20 hilabeteetan merketu egin dira hipotekak).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea