Ekonomia -
ELAren ustez
"Zapateroren neurriek langabeziak gora egitea ekarriko dute"
ELAk gogor kritikatu ditu Espainiako eta EAEko gobernuek defizit publikoa murrizteko hartu dituzten erabakiak.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Zapateroren Gobernuak joan den astean hartutako neurriek krisia areagotuko dute eta, bide batez, langabezia kopuruaren gorakada ekarriko dute.
“Fiskalitatearen erreforma ezinbestekoa da gobernuek dituzten zorrei aurre egiteko. Dirudunek ordaintzen ez duten bitartean, jai daukagu”, esan du.
Era honetan, lehendakariak ez duela zergak aldatzeko inongo proposamen zehatzik egiten, gogoratu du Bilbon izandako prentsaurrekoan.
Datorren ekainaren 12an kalera ateratzeko deia egin die ELAk hiritarrei, Zapateroren Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak egin nahi duten giza eta lan eskubideen "sarraskia" sahiesteko.
Rodriguez Zapaterok eta Patxi Lopezek iragarritako neurriez gain, beste "aukera" batzuk daudela gogoratu du Muñozek.