Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Oiartzunen, erabiltzen ari zen 'fenwick'a iraulita

Biktimak 57 urte zituen, eta Gipuzkoako aipatu herrikoa zen. Istripua kalean jazo da.

Lan istripua Oiartzunen. EiTB
Lan istripua Oiartzunen. EiTB
Langile bat hil da Oiartzunen, erabiltzen ari zen eskorga iraulita

0:51

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da ostiral honetan Oiartzunen (Gipuzkoa), erabiltzen ari zen eskorga jasotzailea iraulita; izan ere, 'fenwick' makinak gizona harrapatu du, Europa Pressi Segurtasun Sailaren iturriek baieztatu diotenez.

Istripua 10:00ak aldera jazo da, Zuaznabar kalean. 57 urte zituen biktimak, eta Oiartzunen bizi zen. Kalean zebilen, eskorga jasotzailea erabiltzen, eta makina irauli da, langilea makinak harrapatuta geratu da, eta hil da, horren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana Maiatzaren 1a albisteak Ekonomia 2024 Oiartzun Albisteak