Ekonomia -

Garraioa

Euskotrenek astelehenean abiatuko du neguko ordutegia

Ohi baino tren gehiago ibiliko dira hilaren 12tik, konpainiak iragarri duenez.

Euskotrenen Ermuko geltokia. EiTB
Euskotrenen Ermuko geltokia. EiTB
Euskotrenen Ermuko geltokia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EuskoTrenek astelehenean (hilak 12) emango dio hasierari neguko ordutegiari, eta, ondorioz, ohi baino tren gehiago ibiliko dira.

Elgoibar-Bilbo tartean, trenak 30 minutuan behin pasatuko dira, udako 60 minutak erdira murriztuta.

Gainera, Ermua-Eibar tartean 10-20 minutukoa izango da frekuentzia, udako 30 minutuen ordez.

Bermeo-Bilbo tarteari dagokionez, frekuentzia 60 minututik 30era jaitsiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskotren azken ordukoa